The Black Crowes

Hard rock musika lantzen duten talde Estatu Batuarra da eta beraien musikak blusaren influentzia izan du. 1986an sortu zen, Chris Robinson eta Rich Robinson anaien eskutik Mr. Crowe’s gardenen izenpean. Bere ikuspen musikalagatik ezagutuak batez ere egin ziren famatu, kapitalismoaren aurka borrokatzen baitzuten eta beraien kantek horixe islatzen zuten. Banandu egin ziren bakarkako lanak gauzatzeko, baina 2005ean berriz batu ziren disko berri bat kaleratu, Warpaint, eta gira batekin hasteko.

 

The Black Crowes

The Black Crowes

 Diskografia:

  • Shake Your Money Maker
  • The Southern Harmony And Musical Companion
  • Amorica
  • Three Snakes and One Charm
  • By Your Side
  • Live at the Greek
  • Lions
  • Live
  • Warpaint

Neil Young

Neil Percival Young (Toronto, 1945eko Azaroaren 12a), nortasun handiko abeslari eta musikari kanadarra da, azken hamarkadako garrantzitsu eta emankorrenetakoa. Rock, pop, folk, country, soul eta blusa nahastu eta moldatu ditu bakarka zein talde baten barnean.(Crosby, Still, Nash & Young, The Buffalo Springfield). Artistaren musikak eta bere protesta mezuek, egun, inoiz baino indar handiagoa dute.

 

Neil Young

Neil Young

 

Euskal Herrian birritan egon da, kontzertu miresgarriak eskaintzen, lehenengoa 1987an Bilbon eta azkena 2009an Donostian.

Led Zeppelin

                                                                                         led_zeppelin

Led Zeppelin 1968. urtean sortu zen Jimmy Page (1944) gitarristaren eskutik, orain arte bere taldea zen The Yardbirds  desegin ondoren. John Paul Jonesek (1946), goraipaturiko musikoak, Chris Dreja bajista aldatu zuen, honek argazkilaritza lanetan jardun nahi baitzuen. Terry Reidek Robert Plant bokalista gomendatu zuen (1948), honek era berean John Bonham (1948—1980) autatu zuelarik. Laukote hau berehala arremandu zen eta tour txiki bat gauzatu ondoren taldearen izena aldatu zuten, New Yardbirds-en ordez Led Zeppelin jarriz The Who taldearen broma batean oinarrituz, berunezko zeppelin baten antzera zanpatuko zirela esan baitzien.

Led Zeppelin munduko rock talderik esanguratsuena izan da, diamantezko hainbat diska irabazi ditu eta musikaren aintzindaritzat jo dute artista askok.

Diskografia:

  • Led Zeppelin (1969)
  • Led Zeppelin II (1969)
  • Led Zeppelin III (1970)
  • Led Zeppelin IV (1971)
  • Houses of the Holy (1973)
  • Physical Graffiti (1975)
  • Presence (1976)
  • The Song Remains the Same (1976)
  • In Through the Out Door (1979)
  • Coda (1982)
  • BBC Sessions (1997)
  • How the West Was Won (2003)
  • The Song Remains the Same (Remastered & Expanded) (2007)

BIDEOAK:

Black Dog

Stairway to Heaven

ESTEKAK:

Axl Rose eta Guns N´Roses

axl rose

Axl Rose Lafayetten jaio zen, Indianan, 1962ko Otzailaren 6an. L. Stephen eta Shanon Baileyren semea. Axlek Stephen bere aita zela uste zuen txikitatik, baina erratuta zegoen. Egia bereganatzean aldaketa bat egin zuen bere izenean, ez zen gehiagotan William Bailey izango, W. Axl Rose baizik. Axl izena bere gaztaroko musika talde batetik dator eta Rose bere benetako aitaren abizena zen. Bere izenaren W. letra bakarrik ageri zen ez baitzuen gogoko.

Familia erlijioso eta odolgaizto amerikar batean hazi eta hezi izan zen, elisako koruan abesten zuen baina ez ziren urte batzuk beranduago abestuko zituen tankerakoak, izar bihurtuko zutenak hain zuzen ere. 70. hamarkadaren erdialdean bere izaera erreboltaria garatuz joan zen, Aerosmith, Queen, Rolling Stones zein Lynyrd Skynyrd taldeak entzutea zuen gogoko, eta ikastolan nagusitan zer izango zen galdetzen ziotenean argi zeukan, rock izarra. Bertan, bere gaztaroko laguna zen Izzyrekin batera hasi zuen bere ibilbidea, heavy metal jotzen zuen talde bat osatuz, country musika miresten zen estatu amerikar batean.

Bere sorterria den Indianan, 20 bider baino gehiagotan atxilotu zuten, guztira hiru hile giltzaperatuta egonik ahalkola kalean edateagatik (Ameriketan zigorra zeukan delitua), bere herriko ertzainek errugabe izanda atxilotu zutela esan arren. Etxeko giroa gero eta okerragoa zen eta Los Angelesera joan zen bere lagun Izzy Stradlinekin batera, 1985eko Martzoan bere biziko Guns & Roses taldea sortu zuten.

Los Angelesen bi urte gogor igaro ondoren, Axlek  Slash (gitarjole), Izzy (gitarjole), Duff Mackagan (bajojole) eta Steven Adler ( baterijole)  taldekideekin batera beraien ametsa lortu zuten, disko bat eukitzea. Lehenengo lau abestidun LP bat eta ondoren disko handi bat, «Appetite For Destruction», 1987an jaurtia eta ez zuen ospe handirik izan. «Welcome to the jungle» diskak ere ez zituen kritika onak izan, baina azkenean «Sweet Child O´Mine» gaiak dolarez estali zituen ospetxuak eginez.

2008ko Azaroaren 23an Guns & Rosesen seigarren diska espero da,»Chinese Democracy», Axl hasierako taldekide bakarra izanda.

e

Diskografia

Guns N’ Roses

  • 1987: Appetite For Destruction
  • 1988: GN’R Lies
  • 1991: Use Your Illusion I
  • 1991: Use Your Illusion II
  • 1993: The Spaghetti Incident
  • 2008: Chinese Democracy

Bideoak

Sweet Child O´Mine

Patience

Knocking On Heaven’s Door